Testu bateratua onartu du Giza Eskubideen Batzorde Bereziak
Gaur eguerdian Giza Eskubideen Batzorde Berezia bildu da, Juan Karlos Izagirre hiriko alkate eta Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak deituta. Bertan izan dira Donostiako Udaleko Bildu, PSE-EE eta EAJ talde politikoetako ordezkariak. Bilkura honetan testu bateratua onartu dute.
Izagirre alkatea pozik agertu da testuaren onarpenarekin eta, azaldu duenez, “akordioa lortzea jarri dugu lehentasun gisa, alderdikerien gainetik aritzea eskatzen diguten gertakarien aurrean. Norabide egokian emandako pausua da, eta bakearen bidean aurrera egiteko eredua”, esan du. Alkateak talde politikoei akordioa lortzeko prestutasuna eta borondatea eskertu dizkie.