Askatuak taldeko gazte donostiar bat hil da
Aritz Vadillo donostiarra larunbat arratsaldean hil zen, ostiralean izandako auto istripuaren ondorioz.
Ostiral arratsaldean, entrenamendura bidean auto istripu larri bat izan zuen Aritz Vadillo gazteak AP-8an, Usurbilen. Askatuak taldeko jokalaria larri zauritu zen. Larunbatean arratsaldean hil zen. Hilabete honetan 19 urte bete behar zituen.
Askatuak saskibaloiko bigarren mailako senior taldeko jokalaria zen. Matematika ikasketak egiten ari zen Leioan, eta batxillergoa Usandizaga institutuan egin zuen. Dirudienez, auto bat gainera etorri zitzaion. Vadillorekin batera bere senide batzuk zihoazen autoan, baina ez ziren larri zauritu. Larunbatean altzako kiroldegian partida bat jokatzekoa zen Vadillo. Partida bertan behera geratu zen, eta Askatuak taldeak jokatu zituen partida guztietan minutu bateko isilunea gorde zuten gazte donostiarra gogoan.