Astigarragako Sergio Garzok irabazi du Donostiako Hiru Mendiak lasterketa

Sailkapena eskuragarri jarri dute.
Sergio Garzo astigartarra izan zen azkarrena, atzo goizean jokatutako Donostiako Hiru Mendiak lasterketan. Zehazki, 41 minutu eta 26 segundo behar izan zituen Garzok 11’3 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gasteizko Urko Inza izan zen bigarrena (42:21), eta bere atzetik, berriz, Xabier Elizalde zumaiarra iritsi zen (42:39). Maialen Lopez irundarra izan zen lehen emakumea, 48:01eko denborarekin, eta bederatzigarren postuan sailkatu zen. Lehen donostiarra, berriz, laugarren postuan geratu zen Eneko Agirre izan zen, 43:33ko denborarekin.
Lehen aldiz antolatu du lasterketa Triku kirol elkarteak, eta partaidetza handia izan zuen.