Xingola beltza jarri dute suhiltzaileen egoitzan, Andoni Areizagaren omenez. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Larunbatean Landetan auto istripuan hil zen mendizale donostiarra; suhiltzaile-sarjentua zen.
Andoni Areizaga Donostiako suhiltzailea zen, eta gaur Garberako suhiltzaileen egoitzan xingola beltza jarri dute dolua adierazteko. Esperientzia handiko kirolaria zen, eta Altitoy eski lasterketa ospetsuaren arduraduna zen.
Landetan auto istripuan hil diren hiru mendizaleen gorpuak ekartzeko lanetan dira familiak. Baiona, Hossegor eta Bordeleko beilatokietan daude gorpuak.
Irailaren 15ean joan ziren Txilera, Andeetako sumendietan eskiatzera. Etxera bidean auto istripua izan zuten Landetan.
Vasco de Camping elkarteko kideak ziren hiru donostirrak, eta elkartean omenaldi bat egin nahi dietela adierazi du Txema Garai presidenteak.