(Bideoa) Agus Rodriguez eta Maialen Eldua auzipetu donostiarrekin hizketan
Agus Rodriguez Groseko bizilaguna 35/02 sumarioan auzipetuta dago. Duela 11 urte eta erdi atxilotu zuten. Astebetera baldintzapeko askatasunean libre utzi zuten, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Maialen Eldua egiatarra 2009ko azaroan atxilotu zuten beste bost donostiarrekin batera. Segiko kide izatea egotzita epaituko dute.
IRUTXULOKO HITZArekin hitz egin dute haien atxiloketaz, haien aurkako epaiketaz eta prozesu judizialean bizi dutenaz.