Martuteneko kroserako izen ematea zabalik dago
herrikrossa.com webgunean, 6 euroren truke.
Jaietan murgilduko da aste honetan Martutene, eta urtero legez, Pilar eguna izango dute jaietako egun handia. Parrandazaleek ez ezik, kirolariek ere euren tartea izango dute. Izan ere, urriaren 12an, larunbatean, 10:00etan, Martuteneko krosa egongo da jokoan. Ibilbideak 6’6 kilometroko distantzia izango du, hala, auzoan barrena jarritako zirkuituari hiru itzuli eman beharko dizkiote. Izen ematea zabalik dago jada