Uliako errepidea. (Argazkia: Raul Perez)
Hamabost hilabete pasa dira luizia gertatu zenetik eta Uliako bideko errail bat oztopatzen du.
Martin Ibabe, EAJko zinegotziak Uliako errepidea konpontzeko “berehalako neurriak” eskatu dizkio udal gobernuari. Bere hitzetan, “urte bat baino gehiago igaro da luizia gertatu zenetik eta ez dugu ulertzen zergatik dagoen oraindik konpondu gabe”.
Uliara bideko bihurgune batean dago luizia eta errail bat oztopatzen du, autoak txandaka pasatzera behartuz. Luizia lehenbailehen konpontzeaz gain, inguruaren azterketa bat egiteko eskatu du EAJk. “Inguru horretan hain maiz gertatzen diren luiziak ekiditeko ezpondaren egonkortasuna aztertu eta hala behar bada, euste lanak egin beharko dira”, adierazi du Ibabek.