Elkarretaratzea egin dute Egiako epaitegien aurrean
2009ko hauteskunde autonomikoetan legez kanporatzea salatu eta parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeagatik 24 donostiar epaitu dituzte gaur goizean Egiako epaitegietan. Hiru urte arteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete. Epaiketa aurretik, 9:00etan, auzipetuek elkarrateratzea egin dute epaitegien aurrean, Libre, epaiketa politikorik ez leloarekin. Ordu erdi geroago zegoen iragarrita epaiketa, baina atzerapenarekin hasi da, 10:00ak aldera hasi baitira deklaratzen auzipetuak.