Mikel Laboa Katedraren I. Jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelenan
Abenduaren 1ean bost urte beteko dira Mikel Laboa hil zela. Musikari eta abeslari donostiarra euskal kulturaren zabaltzailea izan zen, eta katedra bat sortu zuten bere omenez joan den martxoan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker. Gaurkoan, Mikel Laboa Katedraren I. Jardunaldiak eta musika instalazioa aurkeztu dituzte aldundian. Datorren astean burutuko dira jardunaldiak, urriaren 15ean , 16an eta 17an. Zehazki, Koldo Mitxelenan egingo dituzte jardunaldiak eta hainbat atalek osatuko dute. Guztiaren berri eman dute Ikerne Badiola aldundiko Kultura diputatuak, Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako errektoreordeak, Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedraren zuzendariak eta Itziar Zubizarreta jardunaldien antolatzaileak, gaur goizean.
Jardueren helburu nagusia Laboaren erretratua eskaintzea izango da, bere musika eta irudiak gogora ekarriz. Gainera, behin eta berriz azpimarratu du Zubizarretak, atzera baino aurrera begiratuko dutela. Hainbat artista eta lagunen laguntza izan dute jardunaldiak antolatzeko, eta bereziki, Laboaren alarguna den Marisol Bastidaren laguntza eskertu dute. Hiru arlotan landuko dute Laboa bera: berak erakusten zuen eszenatoki gaineko irudia, aulki batekin jolastuz; Poeta izan ez arren, berak egindako poesia aukeraketa landua euskal sentimenduaren adierazle dela; eta herritik ateratako kantari klasikoa bihurtu dela.
Jarduera irekiak izango dira gela bete bitarte, hau da, 120 lagun inguru bildu arte.
MIKEL LABOA KATEDRAREN LEHEN JARDUNALDIAK:
URRIAK 15
- 16:30: Jardunaldien hasiera.
- 17:00: Bernardo Atxaga, idazlea. Atxaga eta Mikel Laboa.
- 18:00: Atsedena.
- 18:30: Anari eta Ruper Ordorika kantari.
- 19:30: Laboa gertutik musika instalazioa zabalduko da.
- 16:00: Lourdes Otaegi Imaz, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Literaturako irakaslea. Mikel Laboaren Antzinako bihotza eta Liluraren kontra.
- 16:30. Juan Gorostidi, Lau kantari liburuaren egilea. Hegazti errari bat pausatu da gure leihoan: Mikel Laboa agertokian.
- 17:00. Atsedena.
- 17:30: Arantxa Iturbe, EITBko kazetaria. Mari Sol Bastidarekin bakarrizketan.
- 18:30: Xabier Montoia hizketan eta kantari. Mikelek txoriak maite zituen. Txori urdina.
- 16:00. Denis Laborde, Ethnologue Directeur de Recherche au CNRS, Paris. Gutako bakoitzari mintzo zen gizona. Txoria txori eta euskal kantaren asmakuntza etengabe berritua.
- 17:00: Atsedena.
- 17:30: Koldobika Jauregi, Josetxo Silguero eta Iñaki Salvador, hizketan eta musika joaz. Arnasketa bat: Erraldoiak existitzen dira gizaki arruntak fabuletara baztertu badituzte ere / No teme achicopales; nire oroitzapenak.
- 19:00: Beñat Axiari kantari.