Garaipen estu batekin ekin dio Ligari Gipuzkoa Basketek (76-71)
Denboraldi-aurrean erakutsitako maila ona eskaini die gaur Gipuzkoa Basketek bere zaleei, Endesa Ligako lehen partidan. Hain zuzen ere, donostiarrek Sevillako Cajasol hartu dute mendean Illunben (76-71), partida estu baten ondoren. Defensa bikaina egin dute etxekoek, eta horrek eraman ditu garaipenera.
Oso berdindua izan da norgehiagoka. Lehen laurdena 17-17 amaitu da, atsedenaldira bi punturen aldea zuen Gipuzkoa Basketek (38-36) eta azken laurdenera hasieran bezala iritsi dira, berdinduta (58-58). Sito Alonsok zuzendutako jokalariak, baina, ez dira urduri jarri eta azken txanpan hobeagoak izan dira. David Doblas izan da lehiako izarra. Beteranoak aho zabalik utzi ditu zaleak berriro, 18 punturekin eta 6 errebote jasota, 26 puntuko balorazioa izenpentzeko. Winchester eta Robinson fitxaketa berrien lana ere aipatzekoa izan da. Hori bai, Gipuzkoa Basketen defentsa bikaina izan da, zalantzarik gabe, lehen jardunaldiak eman duen albiste onena. Aurre-denboraldiko emaitzek ekarritako olatuari igota jarraitzen dute donostiarrek.