Victor Madejon eta Claudia Behobide izan dira azkarrenak auzoko jaietako lasterketan
Martuteneko Krossa atzo egin zuten, urtero auzoko jaietan antolatu ohi duten bezala. 6,6 kilometroko ibilbidea izan zuen lasterketak, Martutenen barrena, eta Victor Madejon irundarra izan zen azkarrena, 21 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Raul Ramirez altzatarra sailkatu zen, 22 minutu eta 5 segundorekin. Hirugarren postua Iñigo Sardon errenteriarrarentzat izan zen, 22 minutu eta 16 segundorekin.
Emakumeei dagokienez, Claudia Behobide hondarribiarra izan zen azkarrena, 24 minutu eta 31 segundorekin. Susana Ruiz errenteriarrak (26:21) eta Naiara Casi larratxoarrak (26.32) osatu zuten emakumeen podiuma.