"Euskal Herriaren historian beste kapitulu beltz bat idatziko da gaur"
http://youtu.be/fqN_6YkT99g Bideoa: Berria
Gazte mugimenduaren aurkako epaiketan auzipetutako Amaia Elkanok hedabideen aurrean hitz egin du. 40 gazte epaiketa politiko baterako deitu dituztela, eta Euskal Herriaren historian “beste kapitulu beltz bat” idatziko dela adierazi du. Anakronikotzat jo du epaiketa: “Kapitulu hau erabat lekuz kanpo dago. Duela lau urteko polizia operazio batengatik gaude gaur hemen. Euskal Herrian jendartearen gehiengo batek gatazkaren konponbidean urratsak emateko apustua eta gogoa daukanean, estatu espainola ez da gai aurrerapauso egokiak emateko”. Iruñean gaur goizaldean gertatutakoaren inguruan hitz egin dute: “Luis Goñi izan dadila auzi politiko batengatik espetxeratua den azken gaztea”.
Bideoa: Berria