Beldurrezko zinemazaleek abonamenduak eskuartean dituzte dagoeneko
http://youtu.be/Dxn3UqEWJYk
Leihatila 16:00etan ireki duten arren, beldurrezko zinemazale amorratuenak abonamenduak lortzeko ilaran egon dira zain. IRUTXULOKO HITZA bertan izan da eta batzuek 24 ordu baino gehiago itxaroten egon diren bitartean, goizaldean iritsi direnak ere izan dira.
Abonamendu guztiak salduta daude, baina sarrerak datorren astelehenean, urriaren 21an, jarriko dira salgai, 16:00etatik aurrera. Sarrerak internet bidez edota Viktoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean eskuratu daitezke. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteari larunbatean, urriaren 26an, hasiera emango zaio.
[Gallery=110]