Waterpolo Donostiak Aste Nagusian partida bereziak antolatu zituen Nautikoan. (Argazkia: E. Zabala)
Laugarren urtez jarraian, Donostia Hiria Haur Waterpolo Jaialdia egingo dute, Anoetako Paco Yoldi igerilekuan. Waterpolo Donostiak antolatu du jarduera, larunbatean eta igandean izango da, eta 160 haur baino gehiagok hartuko dute parte. Gainera, Donostiako kirolariez gain, Bizkaia, Araba zein Nafarroatik hurbilduko dira haurrak. Aurtengo lehian, guztira 16 talde arituko dira nor baino nor. Etxeko klubari dagokionean, Waterpolo Donostiak bi talde izango ditu lehian.