Taldearen aurkezpena egin zuten atzo arratsaldean.
(Argazkia: EHU Gipuzkoa)
Kirol arloan lortutakoak bulegoetan ere erantzuna izan du, eta EHU Gipuzkoa emakumezkoen Espainiako gorengo saskibaloi ligan da, 2013-2014 denboraldian. Taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten atzo arratsaldean, Anoetako Kirol Etxean, eta taldeko zein erakundeetako arduradunek bat egin zuten bertan. “Aurtengo erronka liga hau umiltasunez gainditzea izango da”, aipatu zuen Azu Muguruza entrenatzaileak.
EHU Gipuzkoak joan den astean jokatu zuen ligako lehen partida, Kanaria Handiaren aurka, etxean, eta galdu egin zuen. Gaur jokatuko du bigarren norgehiagoka, Burgosen, Beroil taldearen aurka, 20:30ean.