PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gasco. (Argazkia: Nagore Koch)
Hiriaren egoerari buruz hitz egiteko orduan, PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok Igeldoren gaiari eman dio garrantzia, horrekin ekin baitio bere agerraldiari. “Igeldoko desanexioa Donostiak pairatutako eraso bortitzena litzateke hiria suntsitu zutenetik”, esan du. Seriotasun falta egotzi dio udal gobernuari, aurrekontuek ez luketelako “zentzurik” Igeldo gabe, hiriko lurraldearen %15a hartzen duelako. “Igeldoren alde gaude erabat, hain alde gaude nahi dugula Donostian jarraitzea”, erantsi du.
Udal gobernuaren jarduna kritikatzeko baliatu du eztabaida Gascok. “Hiriaren egoaerari buruzko eztabaidan ez diguzu balantze bat bera ere aurkeztu, etorkizunari buruz hitz egiten jarraitzen duzu”, esan dio alkateari. Langabeziak gora egin duela ekarri du gogora, eta Bildu agintean denetik 2.000 langabe gehiago daudela nabarmendu du. Ezker abertzalearen gizarte ereduaren ondorioz daudela langabe gehiago esan du PSE-EEko bozeramaileak.
Alkateak argazkiak ateratzea oso gustuko duela esan du, “egitasmoak zintzilik daudenean”. Eta autobus geltokiko lanak eta Txomin Enea jarri ditu adibidetzat.