Ramon Gomez, ezkerrean, udalbatzar batean. (Argazkia: Nagore Koch)
PPko bozeramaile Ramon Gomezek, udal gobernuaren aurka egiteko baino, Juan Karlos Izagirreren kontra aritzeko baliatu du hiriaren egoerari buruzko eztabaida. “Alkateak mozorroa kendu du aurten. Ezagutu zaitugu, eta ikusi dugu bi aurpegi dituzula: ‘Kanpoan uxo, etxean otso'”, adierazi du Gomezek. Izagirrek “inposaketa” besterik ez duela ekarri esan du. Adibide gisa, zezenketen debekua, Bulebarreko herri harresia, Piraten abordatzea eta Igeldoren desanexioa jarri ditu.
Bestalde, alkateak ez duela hiri proiekturik kritikatu du, eta “errua beti besteena omen dela” esan du. “Ez duzu ezer berririk ekarri eztabaida honetara. Ez duzu ilusioa ekar lezakeen proiekturik aurkeztu”, azpimarratu du PPko bozeramaileak.
Igeldori buruz ere hitz egin du. “Ezin da onartu 1.000 lagunek 187.000 herritarren izenean erabakitzea, biztanleen 0,47%ak hiriko lurraldearen %16ari buruzko erabaki bat hartzea. Eskandalua da”, erantsi du.