Igeldo. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Foru Aldundiak egindako eskaerari erantzunez, udal gobernuak Igeldon bizi diren herritarren zerrenda eman du.
Udal taldeen bozeramaileen batzordean eman du alkateak horren berri, eta PSE-EEko ordezkariek “larritzat” jo dute datu horiek erraztearen erabakia. Ernesto Gasco, zinegotzi sozialistaren arabera, Bildu Foru Aldundiaren esanetara dago eta Itxas Aurreri laguntzen ari da. “Neutralak direla diote, baina gauza bat esan eta bestea egiten dute”, esan du Gascok, eta errolda datuak ematea legezkoa ote den aztertuko dutela aurreratu dute.