Antoine Griezmann. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak garaipena lortu du Valentzian, Antoine Griezmannen eta Ruben Pardoren golei esker (1-2). GBCk berriz, galdu egin du (87-58)
Hiru puntuak Donostiara etorriko badira ere, Valentziarena izan da jokoaren kontrola ia partida osoan bigarren zatian hobeto jokatu badute ere makal hasi dira Realeko jokalariak. Valentziarrei itxaropena piztu dieten gola ere sartu dute, baina epaileak baliorik gabe utzi du Jonasen gola, jauzian Carlos Martinezi falta egin diolakoan.
Realari dagokionez, Agirretxek gol aukera pare bat izan ditu baina ez du asmatu. Azkenean, Antoine Griezmannek egin du 0-1ekoa 41. minutuan, Zurutuzaren pase bat aprobetxatuta. Ruben Pardok lortu du 0-2koa, 58. minutuan area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker.
Partidako azken jokaldian, 93. minutuan Pabonek 1-2koa sartu du, baina azken aldiko zorte txarrarekin amaitu eta garaipenarekin itzuliko dira txuri-urdinak.
Gipuzkoa Basket
Saskibaloiak erakutsi du txanponaren beste aldea. Realak garaipena ekarri du Valentziatik, baina GBC taldeak egurra jasota itzuli beharko du etxera. 87-58ko emaitzarekin bukatu da partida.
Valentziako taldea bikain aritu da eta nagusitasun nabarmenez jokatu du. Bederatzigarren aldiz Valentziari ezin irabazita itzuliko dira gipuzkoarrak. Azken minuturaino borrokatu dute baina defentsan makal aritu dira eta markagailuan aldea handia izan da.
Orain porrota atzean utzi eta hurrengo jardunaldia prestatzen hasi beharko dute; Joventut izango dute aurkari etxean.