Europako enpresetan praktika ordainduak egiteko 30 beka eskainiko dituzte
Sustapenaren webgunean eskura daiteke.
Donostiako 30 urtetik beherako gazteek Leonardo Da Vinci bekak eskatu ahal izango dituzte gaurtik azaroaren 15era bitartean.
Leonardo da Vinci programak, lan merkatuan pertsonen mugikortasuna erraztea du helburu eta Europako Batzordeko Lifelong Learning proiektuaren baitan kokatzen da. Donostiako Sustapenak, berriz, proiektua gazteen garapen profesionala areagotzeko erabili nahi du. Josu Ruiz, garapen ekonomikoko zinegotziaren arabera, “lan munduan sartzea zaila da garai honetan, eta horregatik gazteak trebatu eta bidea erraztu nahi diegu”.
Leonardo da Vinci beken bitartez 30 gazte donostiarrek izango dute Europan lan praktika ordainduak egiteko aukera, sei hilabetez. Europako Batzordeak emandako laguntzez gain, Donostiako Sustapenak beste 1.500 euro gehitu dizkio beka bakoitzari. Bekadunek mantenua, egonaldia, bidaia eta beste hainbat gastu ordaintzeko erabiliko duten diru kopurua aukeratzen den herrialdearen araberakoa izango da. Erresuma Batua, Frantzia, Irlanda, Lituania, Suedia eta Italian egin ahal izango dituztelarik praktikak.
Bekadunen ezaugarriak
Hogeita hamar urtez azpiko gazteek eskatu dezakete Leonardo Da Vinci beka. Ikasketei dagokionez, Diplomatura, Lizentziatura eta aurten lehen aldiz, Goi Mailako Lanbide Heziketa eduki behar dute gazteek, honako espezialitate hauetako batean: ingeniaritzak, ekonomi zientziak, enpresa-zientziak, kanpoko merkataritza eta informatika eta telekomunikazioak eta komunikazioa besteak beste. Horrez gain, ingeles maila aurreratua izan behar dute, eta jatorrizko herrialdeko hizkuntza ezagutzea ere baloratuko dute.
Euken Sese, Sustapeneko zuzendariak argitu duenez, hiriarekin lotura duten enpresetan egingo dituzte praktikak gazteek. Bere hitzetan, “oso garrantzitsua da gazteen trebakuntza; kanpoan hartzen duten esperientzia oso baliagarria izango da hona bueltatzen direnerako”.
Leonardo Da Vinci bekez gain, Global Training bekak ere aipatu dituzte, bien artean 90 gazte donostiarri ematen baitzaie atzerrian trebatzeko aukera. Zentzu horretan, Josu Ruizek adierazi duenez iazko bekadunen %80ak lan praktikak egin zituen norabide berean jarraitzen du lanean.
Azaroaren 6an proiektuak aurkezteko jardunaldi bat antolatuko dute CEMEI eraikinean, 12:00etan. Bekak eskuratzeko baldintzen inguruko informazio guztia eta izena emateko inprimakia, berriz,