Su Ta Gar: "Hasieran Donostiako jendeak harriduraz begiratzen gintuen"
http://youtu.be/JlstlkLzzAs
Su Ta Gar metal taldeak disko berriko kantak aurkeztuko ditu Gazteszenan bihar (osteguna). Dokan, Saguesen eta Illunben ere jo izan du Eibarko taldeak, baina oraingoan Egiako aretoan joko dute lehen aldiz.
Su Ta Gar metal taldeak disko berriko kantak aurkeztuko ditu Gazteszenan bihar (osteguna). Dokan, Saguesen eta Illunben ere jo izan du Eibarko taldeak, baina oraingoan Egiako aretoan joko dute lehen aldiz. Bizirik gaude lan berria hamargarren diskoa dute, eta taldearen 25. urtemugarekin batera dator. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidarekin izan da Irutxuloko Hitza. Donostiako publikoa kuttunenetakoa dutela aitortu dute, eta hirian emandako kontzertu batzuk ekarri dituzte gogora.
Egoera ekonomiko latza kontuan izanik, langabetuei laguntzeko keinu bat egingo du Su Ta Gar-ek. Xabi Bastida gitarra jotzaileak kontatu duenaren arabera, langabetuen artean kontzertuetarako sarrerak banatuko dituzte. Zozketa Facebook bidez egingo dute, euren jarraitzaileen artean.
Kontzertua 22:30etan hasiko da Egiako aretoan. Sarrerak eskura ditzakezu hemen.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea