Joan direnen oroimenez
Domu Santu egunarekin, lorez eta gisa horretako apaingarriez bete dituzte hilerriak.
Hildakoak gogoratzeko eguna dute gaur Euskal Herrian milaka pertsonak. Domu Santu egunarekin, hilerriak berpiztu dira. Lorez eta gisa horretako apaingarriez bete dituzte hilobiak. Urtero bezala, jendearen atzera-aurrera izan da hilerrietan, eta azken egunetan lore dendetan nabaritu da Santu Guztien Eguna hurbil zela.
Momentu intimoak bizi izan dira hilerrietan. Hildakoen senide eta lagun asko elkartu dira lore freskoak eramatera, eta hilobien ondoan egon dira, dolua arindu eta joandakoei bizitasun elementu bat emateko. Irudi galerian Altzako hilerrian goizean egindako argazkiak ikus daitezke.