Ezkerretik eskuinera: Tomas Ariceta (Gazte Epaimahaia), Sam (Beldurrezko Asteko garaikurren sortzailea), Josemi Beltran (Beldurrezko Astearen zuzendaria) eta Andoni Mujika (Gazte Epaimahaia). (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Edgar Wrightek zuzendutako komedia britainiarrak irabazi du 24. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ikusleen Saria.
Jaialdia Antzoki Zaharrean amaituko da gaur ‘Byzantium’ pelikularen proiekzioarekin.
Aurtengo Beldurrezko Astea inauguratu duen film luzea gustatu zaio gehien publikoari.
The World’s End film luze britainiarrak, Edgar Wrightek zuzendua, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Azaroaren 29an iritsiko da zinema areto komertzialetara. Lagun talde batek gaztetan bukatu gabe utzi zuten tabernaz tabernaz egindako ibilbide bat egingo dute. Konturatu gabe munduaren salbatzaile bihurtuko dira. Puntu gehien lortu duen filma izan da
The World’s End, eta gertutik jarraitu diote
Au Nom du Fils (Vincent Lannoo) eta
Discopath (Renaud Gauthier) film luzeek.
Bada ikusleek bi aldiz saritu duten film labur bat. Carles Torrens katalanaren Sequence film laburra. Espainiako Film Labur Onenaren eta Fim Labur Onenaren kategorietan lehen postua eman diote. Gazte Epaimahaiarentzat ere ez da oharkabean pasa Torrensen lana, eta Film Labur Onenari saria eman diote.
Beldurrezko Astearen Epaimahai Ofizialak Latinoamerikako Agon fim laburra saritu dute film laburren kategoria orokorrean. Juliana Maitek zuzendutako lana da. Zilarrezko Melies Saria Europako Film abur Onenari Damian McCarthy irlandarraren How Olin Lost His Eye eman diote.
Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan
Byzantium pelikularen proiekzioarekin. Neil Jordanen lanik berriena da, eta banpiroen istorio bat pantailaratuko du.
Bihar, larunbata, zonbi jaialdi bat egingo dute Larratxo kultur etxean, Beldurrezko Astearen programaren barruan. Metal musika taldeen kontzertuekin osatutako egitarau bat prestatu dute bertan, 19:30ean.
[box]
PALMARESA
EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Agon. Juliana Maite. Kuba-Puerto Rico-Panama, 2012
ZILARREZKO MELIES SARIA EUROPAR FILM LABUR ONENARENTZAT
How Olin Lost His Eye. Damian McCarthy. Irlanda, 2013
GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Sequence. Carles Torrens. Espainia, 2013
IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
The World’s End. Edgar Wright. Erresuma Batua, 2013
IKUSLEEN SARIA FILM LABUR ONENARI
Sequence. Carles Torrens. Espainia, 2013
IKUSLEEN SARIA ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENARI
L’art des Thanatier. David Le Bozec. Frantzia, 2012
IKUSLEEN SARIA ESPAINIAKO FILM LABUR ONENARI
Sequence. Carles Torrens. Espainia, 2013
[/box]