
Realak eta Osasunak Anoetan jokatutako partida. (Argazkia: realsociedad.com)
Kinielak albiste ederrak utzi ditu Donostian. Izan ere, atzo bertan itxitako futbol jardunaldiari zegokion kinielak, 17. jardunaldikoak, irabazle bat utzi du hirian, 15 partidetako emaitzak asmatuta. Urbieta kaleko denda batean egin zuen apustua.
Apustu anitzeko kiniela osatu zuen asmatzaileak. Hala, 144 euro jokatu zituen 288 apustuko kiniela eginez. Beraz, 14ekin asmatu duen apustuarengatik, 174.346 euro kobratuko ditu; gainera, bederatzi apustutan 13 asmatzeagatik ere saria jasoko du, beste 34tan 12 asmatzeagatik ere, 60 apustutan 11 asmatzeagatik ere, eta azken saria, 81 apustutan 10 asmatzeagatik.
Estatu guztian bost asmatzaile egon dira, apustua egin eta hamabostak asmatu dituztenak alegia.