
Dani Fano. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Iosu Mitxelenaren eskutik, Dani Fano komikigile donostiarra ezagutzeko aukera izango du publikoak hurrengo asteartean (azaroaren 12an).
Mutxo, Elhuyar, Ardi Beltza, Kale Gorria eta Ipurbeltz aldizkarietan binetak egiten hasi zen Dani Fano. Ipuinak, liburuak eta ikasmaterialak ere ilustratu ditu. CD didaktikoetan ere gidoilari, irudigile eta animatzaile izan da.
Gaur egun, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko
Xabiroi komiki aldizkaria koordinatzen du eta, egile gisa ere parte hartzen du bertan. Aldizkarian egindako lanak bilduz,
Teleatoi: kalabaza haluzinogenoak eta
Anubis 3.0 komiki-albumak argitaratu ditu.
Bere lanaz jardungo du Intxaurrondo kultur etxean, 19:00etan. Sarrera doan da.