
(Argazkia: Javier Hernandez)
Be Bopen egingo dute larunbatean (azaroaren 9an) Urrezko Pua lehiaketaren lehen finalaurrekoa, 20:00etan. Leize Gorriak antolatzen du gitarristei eskainitako lehiaketa hau, eta bost urte bete ditu jada. Guztira hamasei gitarrista izango dira larunbateko finalaurrekoan; horietatik sei donostiarrak dira: Iñigo Serulla (Donostia), Pablo Zufiaurre, Lander Tames, Mikel Sotillos, Jon Fernandez eta Josu Errasti. Bigarren finalaurrekoa hurrengo larunbatean (azaroaren 16an) egingo dute.