2011ko uholdeak Txomin Enean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Udal gobernuko ordezkaritza bat, Juan Karlos Izagirre alkatea bera tartean dela, Txomin Enea eta Martutenera joango dira datorren astean Urumea arroak pairatu zituen uholdeen bigarren urteurrene dela eta.
Martutenera astelehenen joango dira. Gaztelekun bilduko dira auzotarrekin 19.00etan. Eta Txominen berriz, asteartean 20.00etan Kultur etxean.
Bilera hauetan, bi urte hauetako kudeaketan emandako pausoak, Larrialdi Planean egindako hobekuntzak, edota Erakundeen arteko mahaiean lortutako akordioak argituko dituzte besteak bestea, Hirigintza arloan egindako lanez gain.
Hainbat arlotako ordezkariek hartuko dute hitza. Juan Karlos Izagirre alkateaz gain, Nekane Burutaran Babes Zibileko zinegotziak, Nora Galparsorok Añarbeko Mankomunitateko presidente gisa, Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak eta Javier Bayona, Suhiltzaile buruak. Bizilagunen galderei erantzuteko prest egongo dira baita, David Rebollo Hirigintza zuzendaria, Alfonso Vazquez Obra eta Proiektuetako zuzendaria, Enrique Noain Añarbeko Urak S.Ako lehendakari, Jon Albizu Mugikortasun zinegotzia eta Partaidetzako zinegotzia Axier Jaka.