%35,4ko partaidetza erregistratu dute eguerdian Igeldoko kontsultan
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Igeldoko kontsultan eguerdian partzaidetza %35,4koa izan da. Izan ere, bozka ematera deituak dauden 883 lagunetik 313k bozkatu dute 12:30etarako.
Bozkatu duten horietatik %53,67 emakumezkoak izan dira eta %46,33 gizonezkoak. Bozka horien barnean dago posta bidez jasotakoa: 103 lagunek emana dute, %11,7ak, hain zuzen ere.
Bozka mahaia honako hauek osatu dute: lehendakari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partadietzarako Foru Zuzendaria, Arantza Ruiz de Larrinaga; lehendakari orde, Igeldoko Herri Kontseiluko lehendakaria, Ramon Urruzmendi; Idazkari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren alorreko idazkaria, Segundo Diez; Igeldoko Herri Kontseiluko kide Jon Uzkudun; eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan ari den parte-hartzeko teknikari Agurtzane Loidi.
Begiraleak honako hauek dira: Igeldotarren artetik bolondres agertu direnak: Ainhoa Esteban Ugarte, Larraitz Dorronsoro eta Ander Zubeldia.Batzar Nagusietatik: Lohitzune Txarola, Idoia ormazabal, Maite Sarasua, Iñaki Azkarate eta Haritz salaberria.Donostiako Udaletik: Javier Garcia, Amaia Agirreola, Aitor Ibero eta Axier Jaka.

Igeldoko herri galdeketa. (Argazkia: Lide Ferreira)