[Irudi galeria] 23.000 korrikalarik hartu dute parte lasterketan; Irutxuloko Hitzak, tartean
Trenez, autobusez, oinez eta korrika. Horrela iritsi dira Behobiako irteerara herri lasterketan parte hartu duten lagunak. Renfek eta Eusko Trenek ordutegi bereziak jarri dituzte, eta Irungo geltokietan autobusak egon dira zain korrikalariak Behobiara eramateko. Antolakuntza berriro ere bikain aritu da lanean.
Behin Behobian, dortsalen kolorearen arabera banatu dituzte korrikalariak, eta ordutegi zehatzetan eman diete irteera, tropeltxoka. Lehenak ateratzen elbarriak izan dira, 9:30ean; gero rollerrak, 9:40ean; eta ondoren, oinezko lasterketari hasiera emateko, faboritoak, 10:00etan. Azken irteera 11:20ean izan da, dortsal zuriena. Orotara, 28.000 korrikalarik izena emana zuten arren, 23.000 inguru izan dira irteera puntuan; Irutxuloko Hitzako kazetari hau, tartean. 20 kilometroak osatu ditu lasterketa barrutik jarraitzeko helburuarekin, eta ondorengo irudi galeria da emaitza.
- Behobia-Donostia, Irun zeharkatzen. (Agazkia: Aritz Sorzabal)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)