Ia 15.000 erabiltzailek erabili dute Behobia-Donostia lasterketa jarraitzeko Runloc aplikazioa
Donostiako Maratoia aplikazioaren egutegian agertuko den hurrengo lasterketa izatea lortu nahi dute.
Akting teknologia enpresa pozik dago RunLoc aplikazio berriak izan duen harrerarekin. Eskuko telefonoetarako sortutako aplikazioaren bidez Behobia-Donostiako korrikalari bakoitza jarraitzeko aukera eman zuten. Deskarga kopurua 14.548koa izan dela plazaratu dute. Aurreikuspen guztiak gainditu direla diote: “Dudarik gabe, izugarrizko erronka izan da lasterketak dituen partehartzaile kopurua kontuan izanda. Runloc-ek maila guztiak gainditu ditu eta erabiltzaileek eskatzen zuten kalitateari erantzun egokia ematea lortu du. Ia 15.000 erabiltzailek erabili dute, hala nola, korrikalariak egiten ari ziren denborak kontsultatu nahi izan zituztenenak edo non zeuden jakin nahi zutenenak”.
Hurrengo pausoa froga gehiagorekin akordioetara iristea izango da app-aren egutegian txertatzeko. “Bizkaia, Gipuzkoa eta Bartzelonako hainbat antolatzaileekin kontaktuan jarri gara eta beraien probetan Runloc erabiltzeko interesatuak daudela esan digute” dio Unaik. Dena bide onetik badoa Donostiako Maratoia izango da aplikazioaren egutegian agertuko den hurrengo lasterketa.