Murgiako finalaurrerako eta BECeko finalerako sarrerak agortu dira
Igandean Beñat Gaztelumendi igoko da Murgiako oholtza gainera.
Murgian igandean jokatuko den Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoetarako sarrera guztiak saldu egin dira jada. Sarrera guztiak bukatu direnez, igandean ez da leihatila zabalduko. Beñat Gaztelumendi izango da Murgiako saioan, Aitor Mendiluze, Fredi Paia, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Xabier Silveirarekin batera.
Abenduaren 15ean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako era ez da sarrerarik geratzen, eta oraindik lau finalaurreko jokatzea falta da.