Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte
http://youtu.be/KuQ8bHgyLPU
2014. urtean ospatuko den Munduko Saskibaloi Txapelketa hizpide hartuta, egunotan Anoeta aurrean Road Show jarduera antolatu dute.
Lide Ferreira
2014. urtean ospatuko den Munduko Saskibaloi Txapelketa hizpide hartuta, egunotan Anoeta aurrean Road Show jarduera antolatu dute. Irutxuloko Hitza bertan izan da eta parte hartu dutenekin hitz egin du, ondorengo bideoan ikus daitekeen bezala.
Road Show alde batetik bestera doan 15×10 metroko dimentsioa duen kamioi bat da. Barruan saskibaloiaren inguruko museo bat dago eta, besteak beste, argazkiak eta sariak ikus daitezke bertan.
Horretaz gain, kamioiaren aurrean saskibaloiko bi kantxa jarri dituzte jarduera desberdinak egiteko. Horietan Fernando Romayk eta nesken EHU taldeko jokalariek parte hartu dute. Atzo, esate baterako, Amara Berriko ikasleek eurekin jokatzeko aukera izan zuten.
Road Show bihar arte egongo da irekita. Goizean Gipuzkoa Basketeko jokalariak bertan izango dira.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea