Zubietako errauste plantako kontratuak eten dituzte, enpresekin akordio batera iritsi eta gero
Euskadi Irratiak albistegietan jakinarazi duenez, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa eta erraustegiaren obra egitekoa zuten enpresak akordio batera iritsi dira kontratua bertan behera uzteko. Horren arabera, zortzi milioi euroko kalte-ordaina jasoko dute horren truke. Eguerdian dira akordioa sinatzekoak, foru aldundian.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) Zubietako errauste plantaren lanak egiteko agindua bertan behera uztea erabaki zuen uztailean. Beraz, proiektua ofizialki geldirik zegoen orduz geroztik.


