Eneko Goia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Oso positibotzat jo du EAJk Batzordearen txostena. Ohikoak izaten diren gomendioez gain, balorazio positiboa egin dutela uste dute Bruselatik.
Gainera, Donostia 2016 egitasmoan lan egiteko batzordea osatzeak abiadura eman diola onartu du Eneko Goiak, eta egitasmoan konfiantza osoa dutela azpimarratu du. “Donostiar guztiak elkarrekin ilusioz lanean jartzeko gai izan da 2016”, esan du Goiak.
Puntu kezkagarri bakarra Espainiako Gobernuaren ekarpenari buruzkoa dela uste du EAJk eta, ildo horretan Espainiaren konpromisoa eskatuko dute.