Ernesto Gasco: "2016 ez da euskal jai erraldoi bat"
PSE-EE kezkatuta dago Donostia 2016 egitasmoak norabidea aldatu duelako, eta Bruselako txostenean ere kezka hori sumatu dutela adierazi dute. “Hau ez da hautagaitza irabazi zuen egitasmoa; Donostia Europako kultur hiriburua da eta ez euskal jai erraldoi bat”, esan du Gascok.
Zentzu berean, “ezberdinen arteko elkargunea” dela 2016 esan du Marisol Garmendiak. Hasierako parte hartzea bulegoetan sartu dutela adierai dute sozialistek, eta herritarren ilusioa apaldu dela uste dute gainera.
Dena dela hautagaitza defendatu zutenez, oso erronka zaila dela badakite eta beraien babesa eskaini nahi diote egitasmoari. Horregatik, 2016ko Batzordean egotearekin ez dira konformatuko eta proposamen zehatzak egiten hasiko direla adierazi dute sozialistek, “donostiarren kulturak dizdira” egin dezan Europan.
Lehen proposamen gisa, Donostia 2016 egitasmoa lantzeko foro bat sortzea eskatuko dute, foro parte hartzailea eta irekia, ordezkari politikoez gain kultur eragile eta herritarrek parte hartuko dutena.
Donostia kulturalki oso aberatsa dela adierazi du PSEk; “Gure kultura erakutsi behar dugu eta ez folklorea”, esan du Marisol Garmendia.