Ramon Gomez: "Bada txapela kentzeko garaia"
Donostia 2016 guztiz babesten duela adierazi du PPk, baina Bruselako txostena oso kritikoa dela uste du.
Jarraipen eta Aholkularitza Batzordearen oharrei jarraituz, kanpora begiratzeko garaia dela uste dute popularrek. “Bada txalela kentzeko garaia. Gure zilborrari begiratzeari utzi eta Espainia eta Europara begira lan egiten hasteko garai da”, esan du Ramon Gomezek.
Espainiako Gobernuaren diru ekarpenei dagokionez Euskadiko popularrak laguntza eta konpromiso gehiago jasotzeko lanean ari direla esan du Gomezek.