Zaloa Basabe eta Eider Rodriguez, Tedone jatetxean
Ilargian ez da emakumerik egon: objektu mutuen testigantza feminista. Hauxe izango da Zaloa Basabe eta Eider Rodriguezen abiapuntua Groseko Tedone jatetxean egingo duten solasaldirako. Galtzerdi pare erabilia, landare bat, kikara bat kafe, diagnostiko bat, biberoi bat, aurpegirako krema, txapela, bakea, oinetakoak… Eguneroko objektu, hitz eta kontzeptu itxuraz inozenteak susmopean begiratu eta haiek ordezkatzen dituzten botere harremanak agerian uzten ahaleginduko dira biak ala biak. Asteartean (azaroak 19) izango da solasaldia 20:00etan.