
Maitane Sagastumeren irudia, Easo plazako kioskoan. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Beste bederatzi euskal preso aske gera litezke datorren astean,
La Razon egunkariak jakinarazi duenez. Egunkariak zein preso liratekeen esan du, eta aipatutakoen artean Maitane Sagastume eta Josetxo Etxeberria amaratarrak daude.
Maitane Sagastume 1991an espetxeratu zuten. Amaratarrak 2009ko uztailaren 26rako libre egon behar zuen, baina zigorra 2021 urtea arte luzatu zioten. Curtis (A Coruña) espetxean dago preso.
Josetxo Etxeberria 1991an espetxeratu zuten. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, honi ere
Parot doktrina ezarri zioten; horrenbestez, zigorra 2021 urtea arte luzatu zioten. Darocan (Zaragoza) dago preso.
Txomin Troitiño eta Jon Aginagalde duela egun gutxi geratu ziren aske. Troitiño 1987an espetxeratu zuten, eta 2006ko maiatzaren 5erako libre egon behar zuen. Hala ere, zigorra 2017a arte luzatu zioten intxaurrondotarrari. Curtis (A Coruña) espetxetik irten zen duela astebete.
Aginagalde, berriz, 1984an espetxeratu zuten. Alde Zaharrekoak 2010eko uztailaren 4rako aske egon behar zuen, baina zigorra 2014. urtea arte luzatu zioten. Albolotetik (Granada) irten zen aste honetan bertan.