Barakaldo urruti dagoen arren 'Egurra BECñat' irakur daiteke Murgian
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa hasi da Murgian: Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Sustrai Colina eta Fredi Paia igo dira agertokiaren gainera. Palatu kiroldegia, berriz, leporaino beteta, gainerako saio guztietan bezala. Gaztelumendiren aldeko leloak ere ikus daitezke, ‘Egurra BECñat’ esaterako.
Beñat Gaztelumendi bera da kantatzen lehena eta Sevillako espetxean gose greban dauden euskal presoak izan ditu gogoan agurrean.
Gaur kantatuko duten bertsolarietatik bi lehen aldiz arituko dira: Aitor Mendiluze eta eta Sustrai Colina. Gainerako laurek kanporaketetan lortu dute finalaurrekoetarako txartela: Beñat Gaztelumendik Altsasuko kanporaketa irabazita eta Silveira, Agirre eta Paia lortutako puntuei esker.
Atzo Oiartzunen Aitor Sarriegi izan zen garaile (688 punturekin, atzetik Alaia Martin (667), Agin Laburu (650), Jon Maia (623), Odei Barroso (620’5) eta Beñat Lizaso (592’5).
Erlazionatutako edukiaBertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako txartela lortu du Beñat Gaztelumendik