Bera Beraren garaipena ez da nahikoa izan Europan jarraitzeko (28-19)
Txapeldunen ligan garaipen bat lortzea zen Bera Berako nesken helburua, eta baita lortu ere. Aurkari gogorra izanik, nekez gainditu dute donostiarrek Prodavka Vegeta, Kroaziako taldea, 28 eta 19ko emaitzarekin.
Hamaika puntuko aldearekin irabazi behar zuen Bera Berak Europan jarraitzeko, Winners Cup txapelketan lehiatu ahal izateko, baina ez dute lortu. Hala ere, ondo jokatu dute eta garaipena erdietsi dute, Gaskan bildutako zaleen oihu eta txalo artean.
Izan ere, zaleen berotasuna beharrezkoa izan du etxeko taldeak, oso partida zaila izan baita. Berdinduta egon dira bi taldeak hasieratik, eta donostiarrek defentsa lan handia egin behar izan dute aurretik joateko. Partidaren azken minutuetan hamaika puntuko aldea lortzea posible izango zutela uste izan dute, eta hutsegite batzuk egin dituzte Bera Berako neskek.
Azkenean ez dute alde hori gainditzerik lortu baina euren maila erakusten duen garaipena lortu dute.