Bidebietako Gaiztarro parkea. (Argazkia: EAJ)
Hiriko berdegune garrantzitsua da Gaiztarroko parkea EAJrentzat eta kezkatuta dago “egoera penagarrian” dagoelako.
Bidebietan dago berdegunea. Duela urte batzuk zuhaitz arteko bideak eta bankuak zeuden parkean, baina gaur egun gunea ez dela zaintzen salatu dute jeltzaleek. Martin Ibabe zinegotziak azaldu duenez, Gune publikoko batzordean aztertu zuten gaia, eta udal gobernuak Gaiztarroko parkea txukuntzeko konpromisoa hartu zuen, baina jeltzaleek berehalako neurriak nahi dituzte. “Bizilagunek parke honetaz gozatzeko eskubidea dute”, esan du Ibabek.