Mikel Markezek kontzertu berezia eskainiko du Antzoki Zaharrean
Indar bat dabil hor izenburupean kaleratu du Mikel Markezek bere hamargarren diskoa. Ikuskizun bat ere osatu du Erreteria-Oreretako abeslariak diskoaren harira, eta Donostiara ekarriko du. Zehazki, abenduaren 1ean izango da Markezen musikaz gozatzeko aukera, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Donostiakoa, gainera, ikuskizun berezia izango da, diskoaren sorkuntzan parte hartu duten hainbat kolaboratzaile bilduko baitira.
Honakoekin osatzen du egun taldea Mikel Markez abeslari eta gitarristak: Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa, teklatuak), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Pello Ramirez (akordeoia, biolontxeloa). Horiekin batera, ordea, esan bezala, diskoan kolaboratu duten hainbat lagunek jauzi egingo dute antzokiko eszenatoki gainera. Hortxe, Josu Zabala (akordeioa), Xabier Amuriza (ahotsa) eta Aire Ahizpak (ahotsa).
Kontzerturako sarrerak salgai daude jada, hamar euroren truke.