Kaian hamasei etxebizitza eraikitzeko lehen urratsa eman dute
Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Alde Zaharra eta Kaia Birgaitzeko Plan Bereziaren Aldaketa Puntualaren proiektuari. Honen bitartez, hamasei etxebizitza eraiki ahal izango dituzte Kaian. Hain zuzen ere, planak ahalbidetzen duena da Urgulleko mendi hegalean, harresiari itsatsita, etxebizitza zaharrak ordezkatzea, Soterotxo eta Jaranaren portua bezala ezagutzen diren blokeen artean.
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak adierazi du Plan honek irisgarritasun eta bizigarritasun arazo larri bat konpontzen duela. “Arazoak urte asko daramatza mahai gainean. Honekin, kalitatezko etxebizitza irisgarriak eraiki ahal izango dira”.
Egitasmoak honako pausu hauek jararituko ditu: lehenik, planaren hasierako onarpena eztabaidatuko dute Udalbatzan; ondoren, erakusketa publikoan jarriko dute, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izateko; eta azkenik, behin-betiko onarpena beharko du, bai Tokiko Gobernu Batzordearen aldetik, baita Udalbatzaren aldetik ere.