Baga antzerki taldeak 'Bernarda klownaren etxea' obra taularatuko du Gazteszenan
Zurriola Antzerki Eskolako Baga taldeak Bernarda klownaren etxea antzezlana eskainiko du abenduaren 4an, asteazkena, 20:00etan. Gasteszenan taularatuko dute klown estiloan landutako Bernarda Albaren Etxearen bertsio bat. Pertsonaiek bere esentzia gordetzen dute, baina klownaren eraginengatik, disparatzen dira, handitzen dira, erotzen dira, eta muntaia alai eta dibertigarri bat osatzen dute.
Nagore Agirrebaraikoa, Naiara Biurrun, Ana Fernandez, Larraitz Mendia, Maite Moreno, Ana Saborido, Uxue Urresti eta Jaione Zulaika aktoreek parte hartuko dute Joserra Fachadok zuzendutako lan honetan. Sarrerak 5 eurotan izango dira salgai.