Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko egitasmoa abiatu da
Donostiako Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko egitasmoa abian da. Euskalgintzako pertsona askok babestu du proposamena eta abenduko udalbatzarrera eramango dute. Eskaera babesteko Internet bidez sinadurak biltzen hasi dira.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak euskara eta euskalgintzari egindako ekarpena eskertu nahi dute omenaldi honen bidez: “Bere ekarpena gabe, ez litzateke halakoa euskarak azken hamarkadetan bizi duen berpizkundea. Liburutegiari bere izena jartzea, donostiarron esker ona adierazteko modu ezin hobea dela uste dugu”, adierazi dute Change.org plataformaren bidez abiatu duten sinadura bilketan.