"Mintzodromoa oso dinamikoa da eta euskara hobetzeko balio du"
http://youtu.be/WJuXKzroXII
Euskararen Egunaren harira, egunotan jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Gaur goizean, esate baterako, 50 lagun inguru elkartu dira Amarako Arcco merkatalgunean egin den Mintzodromoan. IRUTXULOKO HITZA bertan izan da eta ikasle zein irakasleekin hitz egin du.
“Jarduera honen helburu nagusia mintzapraktika da”, azpimarratu du Carlos Almonacidek. Horretarako, bildu diren ikasleekin lauko taldeak egin dituzte eta mahai ezberdinetan eseri dira. Gai batekin bukatu dutenean, ikasleak taldez aldatu joan dira, txandaka, ikaskideekin ez ezik, pertsona ezezagunekin ere hitz egiteko. “Euskaltegitik kanpo orokorrean ez dut aukera izaten euskaraz hitz egiteko eta hemen posible dut praktikatzea eta, gainera, jendea ezagutzen dut”, esan du Arantxa Corderok.
Ikasleak “eroso” senti daitezen, irakasleek azaldu dute elkartu diren ikasleak maila ertain eta altukoak direla eta mintzodromoaren jarduerarekin balorazioa oso positiboa dela. “Mintzodromoa oso dinamikoa da eta euskara hobetzeko balio du”, aitortu du Eneko Amezagak.
Datorren asteartean, abenduaren 3an, Bagerak beste mintzodromo bat egingo du, 10:00etatik 11:00etara San Telmo Museoan.
[Gallery=115]