(Argazkia: Nerea Lizarralde)
Bolo txapelketa egin dute Mini autoekin. Adituen laguntzarekin aritu dira bola jokoan.
Kursaaleko kanpoaldea AEBetako 50eko hamarkadan girotutako bolatoki bilakatu dute gaur. Eguraldi zakarra dela eta, antolatzaileek hasierako plana aldatu behar izan badute ere, Mini autoen gaineko bolo txapelketa egin ahal izan dute. Mini auto bat gidatuz hiru metroko altuera duten boloak lurrera bota behar zituzten parte hartzaileek. Haizea, ordea, gogor jotzen ari da, eta pibot arruntak erabili behar izan dituzte.
Aditu batek gidariei azalpenak eman dizkie ahalik eta puntuazio gehien lortzeko, eta autoaren barruan joan da beraiekin. Ibilgailua azeleratu, derrapatu eta boloak bota behar dituzte. Bolo gehien botatzen dituenak irabaziko du.
Festa eguerdian hasi da, eta 20:00ak arte izango da zabalik. AEBetan 50eko hamarkadan girotutako bolatoki erraldoia egin dute gune honetan. DJ bat garai hartako rock musikarekin girotzen ari da lehiaketa. Eta atertuz gero, saltxitxa-ogitartekoak eta freskagarriak ere emateko aukera izango dute.
Donostiaz gain, beste hiru hiri hautatu dituzte Mini Bowling lehiaketako gune gisa: Granada, Zaragoza eta Sevilla. Jokaleku bakoitzean garaile irteten direnek Madrilgo finalean parte hartuko dute 2014. urteko hasieran.