Beñat Gaztelumendi, Elizondoko bertso saioan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Lujanbio, Arzallus, Elortza, Colina, Mendiluze, Iturriaga eta Sarriegirekin lehiatuko da BECeko finalean.
Maule-Lextarreko saioak erabaki du nortzuk kantatuko duten finalean. Beñat Gaztelumendi BECen izango da abenduaren 15ean BECeko oholtzan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira añorgatarrarekin batera taula gainera.
Sustrai Colinarentzat izan da Maule-Lextarreko azken finalaurrekoa. 1.780 bertsozalek bete dute herriko Ororena ezker pareta.
[box]
FINALAURREKOEN PUNTUAZIOA GUZTIRA
Amets Arzallus 1436.50
Igor Elortza 1425.00
Sustrai Colina 1401.50
Beñat Gaztelumendi 1392.50
Aitor Mendiluze 1383.00
Unai Iturriaga 1374.00
Aitor Sarriegi 1362.00
Unai Agirre 1362.00
Alaia Martin 1341.50
Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ 1331.00
Jexux Mari Irazu 1328.00
Jokin Uranga 1325.50
Jone Uria 1319.50
Agin Laburu 1298.00
Etxahun Lekue 1288.50
Jon Martin 1282.00
Fredi Paia 1279.00
Julio Soto 1259.50
Amaia Agirre 638.00
Nerea Elustondo 633.50
Jon Maia 623.00
Xabier Silveira 622.50
Odei Barroso 620.50
Beñat Lizaso 592.50
[/box]