Lehen Mintzanet sariak banatu dituzte
Mintzanet.net ataria duela urtebete jarri zuten, abian Euskaren Nazioarteko Egunean. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenekin sarean elkartzean datza webgunea. Urtebete bete du egitasmoak, eta bidelagun zein bidelariak saritu zituzte. Azkotiko Izaskun Arrietak jaso du Bidelagunaren saria. Bidelagunak euskaraz ikasten ari direnekin hitz egitera animatzen direnak dira. Bidelariak, berriz, euskaraz egiten duten mintzakideak bilatzen dituztenak dira. Getxoko Jose Ramon Onandiari eman diote bidelari saria.
Onandiak ezin izan du saria jasotzera etorri, eta bere ordezkari gisa joan da Pili Larrañaga bidelaguna. Mintzanet.net atariari esker Pili Larrañaga ezagutu zuen duela hilabete batzuk. Pili bere bidelaguna da, eta astean behin euskaraz aritzen da berarekin.
San Telmo Museoan egin duten Mintzodromoaren bukaeran banatu dituzte sariak.