Bi lagun zauritu dira Intxaurrondon, etxe batean piztutako sutean
SOS Deiek eman dute sutearen berri: sutea piztu da Intxaurrondon, Luistarren kaleko 14. zenbakian. Litekeena da manta elektriko baten eraginez piztu izana sua. 03:45 aldera sortu da, eta 23 urteko emakume bat eta 28 urteko gizon bat zauritu dira. Erietxera eraman dituzte biak. Etxebizitzako hogei bizilagunak eraikinetik aterarazi dituzte, baina etxera itzuli ahal izan dute gero.